|
Soncillo (Burgos)
2007 kronika
KOLDO ETORRI DA?
Haur Hezkuntzan zerrenda
pasatzean ume txikiek horrelaxe galdetzen dute egunero: Koldo
etorri da? Eta guk ere horrela eman genuen asteburua : Koldo
etorri da? Eta, egia esan, larunbatean gaueko hamarretan
egongelako atetik bere burua erakutsi zuenean, ametsetan ote
ginen ez genekien.
Bilbotik atera ginenean
eguraldia goibel zegoen baina Villasana aldera are gehiago
belztu zen eta tanta potoloak kotxeko parabrisean gure
esperantza zapuzten ahalegintzen ziren.
Goizeko bederatzi eta
erdiak zirela Incinillas-en Bilbotik joandakoak –bederatzi
guztira- gehi lau lagun gehiago elkartu ginen –13 madarikatua
berriro ere-. Malefizio apurtzeko Koldo Gasteizkoa falta zen
eta hamaikak zirela Koldo etorriko da? Rafari galdetu nion eta
Rafak baietz uzte zuela baina Koldorekin zaila zela asmatzea.
Bizikletak prestatzen ari
ginela –herriko gizon batzuk guri begira- zerua beltza
mehatxuka aritzen zen eta txubaskeroa jantzi genuen, baina
handik bost minutura eguzkia atera zen eta ea arropa guztia
kenduta denok krema emateari ekin genion – “Rafa” gure geisa
izan ezik.
Iratxe “pipermina” “Marta
eman irteera ” eskatzen hasi zen eta Koldo ez zenez agertzen
pedalei eragin genien “Los
Hocinos” izeneko haitzartetik Valdivielso arana zeharkatzen.
Saiak adi gure gainean eta gu adi ere haien azpian haratustelaz
gain bestelako gustu berriak garatzen ari direla jakinda.
Cerecedan gelditu ginenean
bi unitate falta zirela eta Klemenek radio bat bere “aran zoroa
” koloreko bizikleta apurtuta zuela konturatu ginen. Zorionez
unitate guztiak elkartu ginen eta Panizareserako bidea hartuta
Borjak bere aste honetako “Irati Extrem” lasterketarako
entrenamenduak hasi zituen aldapa guztiak birritan igotzeko
aprobetxatzen eta pelotoian Eritroproyectina hartzen hasi ote
den xuxurlatzen zen inbidiaz eta gorrotoz begiratzen genion
bitartean eta “Operazion puerto ” famatuaren berrargitalpen
aurrean egongo ez ote ginen.
Tartaleserako igoeran ere
bera lehena izan zen behean geundela “hortik igo behar
dugu?”aldapa ikustean behin eta berriro galdetu arren, “Piper”
eta “Silfi” gertutik jarraitu bazuten ere. “Tartales de los
montes” herri xarman horretatik “La tesla” mendikatera igotzen
da. Handik “Trespadernerako ikertu gabeko pista ateratzen da.
Noizean behin Koldori buruz
zer genekien Rafari galdetu eta izara arazoak zela eta –ez
dakigu ze motakoak- ohean geratzea erabaki zuela jakin genuen.
Baina Klemen bizikleta konpontzera joan zenez 13 zenbakiko
malefizioa apurtuta zegoen. Puente Arenasen eguerdiko ordu-biak
eta erdiak zirela hamaiketako egin genuen. Eguraldia lagun bai
baina ez luzerako urrunetik Borjak ekaitzaren burrunbak entzun
zituen eta. Incinillasera ailegatu ginenean Kepak, Jesusek,
Iratxek,Asierrek eta Asierrek Soncillorako bidea hartu zuten eta
besteak, kotxeetan ezkutatu ginen ekaitzari muzin eginez. Jabi
eta biok Villarcayora abiatu ginen eta eroritako txingorraren
tamainara ikusita beldurtu ere besteek ezkutatzeko tokirik
topatuko ote zuten itxaropenarekin. Zorionez txingorra tokiko
kontua izan zen eta ailegatzean, zuten “harrikada” ohikoa zela
konprobatu genuen.
Carlos, aterpetxeko
arduraduna, interneten bitartez ezagutzen nuen baina orain
aurrez aurre neukan eta ez zeukan ez adarrik ezta buztanik ere
–ezohikoa esan nahi dut-. Zenbat geunden Rafari galdetu zion
baina Rafak, ez zekien 11 edo 12 ginen – hamabigarrena ez dakit
nondik atera zuen eta hamaikagarrenak azkenengo mezuan afaltzera
etorriko zela zihoen -.
Ea "Lizardi mintza
elkarteak" zer esan nahi zuen galdetu zidan eta ekintza ezberdin
bitartez euskararen erabilera bultzatzen dugula azaldu nion.
Arraro xamar sentitu nintzen Burgosen horrelako azalpenak ematen
eta Katalunian berdin egingo duten nire buruari galdetu nion.
Afaria bederatzietan izango
zenez denbora izan genuen herriko tabernak bisitatzeko
–pluralean bi zirelako eta herriko konnotazio politikorik gabe
noski - . Iratxe eta Jesus amama –Iratxerena- bisitatzeko
aprobetxatu zuten. 88 urte ditu eta Cilleruelo de Brizia izeneko
herrian bizi da, Soncillotik 7 kilometrora. Aizkora eskuan zuela
agurtu zituen eta Jesusi ez dakigu zergatik baina “halako
enborra holako ezpala ” etorri zitzaion burura. Aterpetxetik
atera baino lehenago zaparrada ederra bota zuen eta bueltatu
ginenean ere bai.
Afaldutakoan Borja
futboleko emaitzen bila telebistari begira zegoela – hau infernu
beltza athleticek berriro galdu- eta Iñaki, potolo izatea
modan zegoeneko istorioak kontatzen ari zela, laranja jaten
egongelako atetik Koldo agertu zen –agertu eta baita desagertu
ere-. Baina gosarirako berriro ere ez zegoenez ametsetan ez ote
ginen pentsatu genuen. Eta Koldo, Guadiana ibaiaren bezala,
agertu eta desagertu zen igandean zehar ere.
Zerua goibel zegoenez
ibilbidea mantendu edo laburrago bat egin pentsatu genuen baina
zorionez ez aldatzea erabaki genuen. Koldo furgonetaz joango zen
Pesquerara eta Ana gurekin bizikletaz eta Pesqueran lanak
trukatu eta denok pozik.
Atera eta hogei
kilometrora lehenengo unitatea galdu genuen. Asierrek inertziaz
lagunduta aldapa behera zela aprobetxatuz berotu egin zen eta
nora joan behar zuen jakin gabe, zertarako? Ibilbide berria
asmatu zuen –asmatu kasu honetan ez da “acertar” Rafa - . Esan
behar da 30 km besterik ez zela pasatu guri larrituta
telefonoz deitu baino lehenago. “Orbanejarako bidea galdetzeko
eta han elkar ikusiko genuela” esan genion baina Orbanejan bera
ez zegoen eta beste bi unitate gehiago galdu genuen –gurpila
zulatu ere bai -.
Pelotoia ederto txikiagotu
zitzaigun, egia da, eta putreak unitateak akabatzen egongo ez
ote ziren pentsatu nuen. Jadanik imajinatu ahal nituen begiak
aterata laguntza eske. Hau infernu beltza gutxi etorri eta are
gutxiago bueltatu!
Pesquerarako bidea
ikusgarria da benetan. Ebroko ibaiak urtetan zehar moldatutako
paisaia ezin ederragoa da. Iratxe eta Borjarentzat “M”
izeneko mendatetxoa prest genuen. Mortalentzako jateko eta
deskantsatzeko ordua zen eta ibaia ondoan horixe egin genuen.
Koldok bertako gazta goxoa erosi eta dastatzeko gonbidatu ere.
Pesqueratik oraindik 40 km falta ziren, gainera okerreko bidea
hartu genuen eta mendate bat igo behar izan genuen.
Zazpiak aldera aterpera
ailegatu ginen eta 9etarako furgoneta Bilbon egon beharko zela
pentsatzean eta auto ilarak egongo zirelakoan e.a. nahikotxo
agobiatu nintzen baina azkenean garaiz eta ondo bueltatzea lortu
genuen eta jendea pozik geratu zela ikustean gu ere...pozik
geratu ginen azkenean, arazo guztien gainetik, asteburu bikaina
atera zelako.
Martak egina
|