















|
Ordesako kronika
1.- Ordesa
(2005eko urriaren 29a,30a, 31 eta azaroaren 1a)
E eguna iritsi
eta Ordesan gaude. Lehenengo begiradan ingurune ederra dirudi:
mendiz inguratuta, udazken koloretsua, eta herri lasaiak. Ur
dezente. Gero konturatu ginen Ordesaren etimologia Ur hitzan
datzala. Ur-jauzi ugari, errekak ur gainezka, eta euria nahikoa.
Batek Ur deia jaso eta dendara, botiletan ere ura beharra.Ura
lagun, pena! ezin genituelako aurreikusitako ibilbideak gauzatu;
baina bestaldetik, horrela ikusteko aukera oso gutxitan dago.
Eta horrek ere merezi du.
2.- Zerrenda
35 lagun bildu
gara Ordesako txangoan. Autobus betea. Lan bikaina! Rakel.
Zerrenda-dantza atzean utzita, azkenean Barnetegi Ibiltaria
nagusitu zen. 5 Ibiltari belaunaldien topagune honetan: Joseba,
Amaia eta Naiararen aginduetara ibili diren 2001eko Asier,
Iratxe, Itziar, Marta eta Rakel, 2002ko Ana, Iñaki, Miguel eta
Rafa, 2003ko Axier, Borja, Marian, Pedro eta Pili, eta 2004ko
Alberto, Asun, Itziar eta Koldo (batzuk errepikatzaileak, jakina).
Josebak poz-pozik egon behar, bere asmakizunaren arrakasta
ikusita (edo agian, batzuk elkarrekin/nahasturik berriro
ikusteko beldur). Ibiltaria hegazti gripea baino kutsakurroda
dela frogatu dugu. (estamos aviaos).
Aspaldiko
LMTkide batzuk ere etorri dira: Arantza, Frasko, Idoia, Jabi,
Jesus, Juankar, Susana eta Tintxu. Baita lagunen lagunak diren
Xabi eta Edu. Eta Berriak: Ainhoa, Odei, Maider eta Sonia.
Besteetan ez bezala, oraingo honetan berri gutxi. Baina
selektoak (ez kolektiboa). Eta gainera, errepikatzeko gogoarekin.
Sonia eta Maider Gavarnieko zerrendan badaude. Azkarrak zarete,
gero!
3.- Egunen
kronika
-
larunbatean, egunsentia baino lehen abiatu, autobusean filma bat
ikusi, lagunak agurtu eta eguerdian Torlan. Gero, batzuk
Gorizera ziztu bizian eta besteak Brotora. Orakuloak igarri zuen
bezala "batzuk Perdido mendira eta besteak a perderse por el
monte”. Brotokoek oztopoak ezin gainditu, "haurdunen paseotxoa"
emanda, afaldu ondoren kalejira egin genuen herrian zehar.
Bitartean, Gorizekoek bapo afaldu, tarta eta guzti.
-
igandean, euskaldunen ohitura zaharrak jarraituz, Torlan taldea
zatitu genuen, mendi taldea Tozal de Mallora, eta lehenengo
batzarrekoak Cola de Caballora. Azken talde hau, lainoa lagun,
pistatik eman zuen ibilaldia, eta itzulerako asanblada ondoren,
3 bihurtu zen, bide bereko taldea, "Senda de los Cazadores" taldea,
eta Ainhoa taldea (EHan inoiz gauzatu da lagun bateko talde bat?
Batek daki). "Senda de los Elefantes" taldea ere sortzeko zorian,
baina ez zen gauzatu (no colaba). Perdido taldea ere zatitu zen
goian, baina zegoen lainoarekin meritu gutxiago du horrek.
Beherako bidean, lainoa desagerturik, Iratxe eta Rafaren
birtopoa, podium gabekoa, baina. Eta Axierren infernu gorria.
Badakizue nola lotzen den apurtutako bota zahar bat polainako
kordel batekin? Gakoa korapiloan datza. Galdeiozue Axierri.
Orain ondo badaki. Azkenean, talde gehienak "Pradera de Ordesan"
berriro batu ziren mahai baten inguruan. Garagardotan. Hori da
gure patua!
-
astelehenean, euria lagun. Lagun mina, gainera. San Nicolas de
Bujaruelorantz abiatu, eta ur-jauziak direla eta, hor hemenka
ibili ginen. Taldekatu ez, sakabanatu egin ginen. Gutxi batzuk
Bujaruelora ailegatu ginen blai-blai eginda. Arratsaldean atertu
zen eta batzuk paseatzera joan ziren, aterpe-kobazulo horretan
ez baitzegoen ezer egiterik. Kobazulo aipatu, eta gogoratu naiz
erdiko gelan zegoen gauzak uzteko lekuan, zulo estu, ilun eta
heze horretan, zizaren bat ikusi nuela. Zalantzan nabil Pedrok
ekarrita zen edo akaso hor bertokoa. Leku ederra barrengorriak (txanpinoiak)
landatzeko!
-
asteartean, ibiltari taldea Yosa eta Linars de Brotora abiatu
zen, astiro-astiro, eguraldiaz gozatuz. Txangoari amaiera ona
emateko, azken zatia "multiabentura" bihurtu zen, moja-kuxinen
artean ibiltzen, milaka aldiz errekatxoak zeharkatzen, baita
errekatxotik bertatik ibiltzen, eta azkenean botak eta
galtzerdiak kendu behar, eta ur-masajea oinetan hartu. Luxuzko
SPAn bezala, lehortu eta garagardotzar bana herriko taberna
batean, autobusa itxaroten. Bitartean, mendiko taldea, Antena
mendia (2003m) igo, ikuspegi ederra gozatu (Vigñemale ere ikusi
omen zen) eta jaitsi ondoren, sherpa moduan ibili ziren guztien
bultoak autobuseratu. Hodei eta Sonia ere, berriak izan arren,
ez ziren lan horretaz libratu. Holakoak dira LMT txangoak,
majotxoak, ezusteko galantaz josita. Mila esker denoi besteen
partez. Eskerrak ez zarete mendekatiak. Edo bai?
Autobusean, txangotik itzultzean, sekulako filma ikusi/entzun
genezakeen, eta gauarekin batera, Gasteizekoek "multiabentura"
gehiago bizi nahi eta bidaia amaitzeko N-I zeharkatu zuten “con
dos cojones” (batek dixit.) Hurrengoan espero dugu potroak
bakean utzi eta buruaz jokatzea. Zer iruditzen zaizue Gorbeia
merkataritza-gunea edo Zuasti atseden-gunea?
4.-
Bestelakoak
Oharra: LMTk
Gauza Galduen bulegoa ireki berri du. Norbaitek zerbait galdu
badu, deitu LMTra, dohaintza bada zozketatuko dugu. Salgai utzi
nahi badu Troclathonera, bigarren eskuko materiala azokara,
eraman, faborez (lo-zaku bat daukagu, norbaitena bada dei dezala).
Txango honetan
batek OHOko Natura oinarrizko Ikasketa ere jaso zuen. Ikasgaiak:
ezpeleta, hostazuria, moja-kuxina eta astigarra. Ez dakizue
zer diren? hurrengo batean Pedroren hurbil ibili, edo "bat" horrek
berak esango dizue. Beno Migelek eta Amaia moja-kuxina zer
den ongi dakiten, ze erdaraz esaten den bezala “la letra con
sangre entra”. Zelan hanka horiek?
Kritikak:
kritikak bideratu nahi badituzue
info@lizardimt.com
eskura duzue. Itzuli-bidaiaren
filma horri buruz ez egin kritikarik, mesedez, ondo badakigu.
Oraindik dardaraka pizten dugu batzuk telebista etxean.
Helburuak:
helburu guztiak ez genituen bete, jakina. Baina oinarrizkoak bai:
asteburu dibertigarria pasatzea, paisaia izugarria gozatzea eta
euskaraz bizitzea egun batzuez. Aspaldiko lagunekin egoteko
aukera izatea eta lagun berriak egitea ere bai.
Eta amaitzeko,
ez ahaztu, gu Mundu Galduan geunden bitartean, aldaketa
iraultzaile bat gauzatu zen Mundu Errealean, hau da, Lehoiek
entrenatzailea ordezkatu zuten. Eta Konstituzioa edo Estatutua
aldatu beharrik ez. Hau infernu gorri-zuria!
Rafak egina
|