Oharra: Parte-hartzaileak norbanako txangoan ari dira. Parte-hartzaile
bakoitzak izango du bere buruari edota hirugarren pertsonei
eragindako kalte ororen erantzukizuna.
2009an 20. URTEURRENA: 20 Urte 20 Liburu "Liburu Ibiltaria"
Gure blogean,
aurkitu duzun liburuari buruzko iritzia eman ahal duzu: kritika,
puntuazioa eta gomendioak.
Lizardi Mintza
Elkarteko kideentzat urte berezia da 2009. Orduan duela 20
urte elkartea sortu zen, eta ez da lan makala halako elkarte
batek hogei urte betetzea. Lagun batek bere liburuan idatzi zuen
bezala: “Lizardik euskara eta gozamena elkartzen ditu”. Eta
hori da, hain zuzen ere, gure helburua: gustuko ekintzak
partekatuz –mendia, kirola, musika edota kultura-, euskararen
erabilera bultzatzea.
20. urteurrena dela eta, 20 mendi
tontorretan 20 euskal idazleren liburu utzi ditugu. Hauetariko
bat topatuz gero, hona hemen egin beharrekoa:
Irakurri eta gozatu, eta gozamen hori konpartitzeko...
…beste mendi
tontor batean utzi beste mendizale irakurle batek irakur
dezala.
Gure web
orrian sartu eta konta iezaguzu non topatu eta non utzi
duzun eta, nahi izanez gero, irakurritako liburu eta baita
ekimen honen inguruan zure iritzia jakinarazi. Bene-benetan
eskertuko dizugu.