LIZARDIZKARIA

Lizardi mendian eta kapulloak (Gavarnieko bidaia kronika)

 

 

www.lizardimt.com

2005 abenduaren 8-12

Bidaia

A ze bidaia, abentura eta gidaria.

Gidariaren trebetasuna kolokan jarrita. Errotonda guztietan galdu. Zozketa egin balu, gehiago asmatuko zenuen. Erraketak generamatzala entzun eta Tenis Klub batera ere eraman gintuen. Gasolina hartzeko komeriak. Kateak ipintzeko, a zer zen hura!

Desastre hutsa.

 

Aterpea

Hori bai luxua.

Gela dutxadunak, tximinia, afari potentea, oi etxeko tarta goxo horiek. Eta jabeak majo-majoak.

Bitartean, Luchonen gure Markesa gozo-gozo jakuzzian. Zuk bai badakizula!

Eguraldia

Elurra mara-mara lehenengo egunean. Oso hunkigarria.

Besteetan oskarbia. Eguzkia lotsatia zenez, eguerdia arte ez zen agertzen. Aitzitik, Hotsa lotsagabe azaldu zen. Gaueko paseotxoak paseo hotzak. Kalejirak ezinezkoak.

 

Ingurunea

Mundu Galduaz bestaldean paisaia eder-ederra. Herriak eta zirkuak osatzen duten argazkia paregabekoa. Airean, inguruko hormetako elur-jauzien arriskuaren susmoa.

 

 

 

 

Eginkizunak

 

Gertakariak

Artzaina odolustear

Margak eta lagunek artzaina bati bizia salbatu zioten, bidean odolustear zegoela. Kortan lanean aritu zuela arteria zauritu eta konortea galdu zuen. Margak, Loreak eta Rubenek bera ikusi, elurrarekin zauria estali eta anbulantziara deitu zuten. Onik atera zuen artzaina. Ez zen harritzekoa, Marga ezusteko kutxa dela badakigu eta.

Elur-jauzia pistetan

Eski pistetan elur-jauzi arriskua bazen ere, batzuek pistatik kanpo eskiatzen zuten. Halako batean, izotz plaka apurtu eta elur-jauzia gauzatu zen. Bat harrapatu eta beste bat zauritu. Menditik gentozenok istripua ikusi eta laguntza eman. Eskerrak azkar topatu eta askatu zutela.

 

Ibilbideak

Elurra eta elur-jauziak zirela eta, ez zegoen ibiltzerik. Rafa planak bertan behera geratu ziren.

Erraketak alokatu behar eta mendiko bidea harturik, tente-tente Tentes mendira eta (pugnetak egitera) Spugettes aterpera jo genuen. Gavarnieko Zirkuan ere ibili ginen behin eta berriro. Akrobata ugari ipar eskiatzen. Trapezistak, malabareak eta paiasoak ikusteko Solei zirkura.

Eski alpinoa

Kostata baina, eskiatzaileek ondo gozatu zuten Gavarnieko pistetan eta La Mongiekoetan. Les Marmotes deritzon pista arrakasta handia. Elurra primeran, eguraldia eguzkitsua eta jende gutxi. Ezin gehiago eskatu. Beno bai, ordu gehiago. Eta garraioa hobe ahaztea.

Ipar eski

Koldar taldekoak akrobaziak egitera ausartu ziren. Horiek bai trebeak, ipar eskiatzen eta iraupen erortzen aldapa gora behera, zutik edo ipurdiz. Zirkuan, pistak zapaltzen eta zapalduetan. Hori gozamena! Ikastaro saioa hasi eta berehala amaitu behar. Hori bai, beroketan ondo aritu ginen.

Mendiko eskia

Bai taldeka, bai banaka, mendiko eskiatzaileak berera hor hemenka. Tentes mendira ere jo zuten Maria bueltaka madarikatzen.

 

 

Nazioartekoa

Eskiatzeko gida baimena.

Materiala alokatzeko gida baimena ezinbestekoa. NAN-ek ez du ezertarako balio. Horixe paradoxa! EHn baztertu nahian eta Gavarnien ez du balio.

Garzonek jakingo balu!

Nazioartekoa

Lehenengo gauean Pizzeria jardunanitz batera, sagar-likorea hartu nahian, eta han “Que viva España” kanta entzun behar. Kontraerasoa prestatu genuen “Mors por la patrie/patille”, baina ezin gauzatu kalean hotza zela eta. Hori gure Waterloo.

Plangintza

Beti bezala, dena aurreikusita, gauez sakon eztabaidatu, erabakiak hartu eta goizean hanka gora jarriz, nor berera. Inprobisatzen Egaña baino hobeak. Potorik ez.

 

Kantaldia

Gauez inor ez zen kaleratzen ausartzen eta abestu behar genuen. Aitormena eta guzti.

Pedro kantautore fina. Lehendabiziko singleko A aldeko  abestia aurkeztu zigun “Loreak mendian”, eta B aldekoa hitzetik hortzera konposatu eta aterperatu ere bai, “Lizardi mendian eta kapulloak”, Iratxeri omenaldi hunkigarria.

Rubenek ere trebezia frogatu zuen gaitan, ileko teknika hobetu behar badu ere.

Besteok koroan ahalik eta hoberen.

 

 

Kultura

Korrikaren leloari jarraituz, bi liburu eta aldizkari bat utzi genituen aterpean. Horien truke jabearen jertse polit bat gureganatu genuen. Lapurrak halakoak!

 

 

 

Gizartea

Txango honetako partaideak

Iratxe, Borja, Sergio, Rafa, Sonia, Ainara, Pedro, Marian, Maider, Iosu, Koldobika, Koldo, Jabittin, Joseba, Garbiñe, Mikel, Miguel Angel, Marta, Marga, Frasko, Iñaxio, Eukene, Peru, Iñaki, Rakel, Andoni, Ana, Mikel, Amaia, Ruben, Ainhoa, Juankar, Susana, Iñaki, Iñaki, Lorea, Josu, Peio, Maider, Ainhoa, Jose Andres eta Javier.

 

 

 

Agenda

Eta hortxe datoz Santo Tomasak, Taldeko afaria, Ipar eski ikastaroa, ... etengabeko agenda.

 

Asteko irudia:

... Eta Batikanoan, Aita Santua poz-pozik trikornioa jantzita. A ze parea, hirukornio eta birreta.

 

 

 

Euskal Herria

·       Durangoko azokan jende gutxi eta salmenta ugari.

·       Athletic infernutik linbora. Ba ote dago Linborik?

·       Osasuna zeruko erreynoan. Eutsi goiari gorritxook